Neska jubenilak lehia bizian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-11-03 13:06

Bi jardunaldi igaro dira neska jubenilen Gipuzkoako ezker hormako txapelketa hasi zenetik. Urriko azken asteburuan jarri zen abian txapelketa hau eta abenduaren amaierara arteko iraupena izango du.

Aurten aspaldiko urteetako parte hartzailerik gehien ditu txapelketak, 8 bikote. Gehienak hernaniarrak dira, baina Goierri eta Tolosaldeko ordezkaririk ere bada. Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:

  • Hernani 1
  • Hernani 2
  • Hernani 3
  • Hernani 4
  • Hernani 5
  • Su-Berri (Anoeta)
  • Ataun 1
  • Ataun 2

Partidak herri ezberdinetan jokatzen ari dira. 7 jardunaldi jokatuko dituzte ligaxkan (abenduaren 14ra arte), eta ondoren finalerdiak eta finala. Ligaxkan 1. sailkatzen den bikotea zuzenean finalera pasako da eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute.


Utzi iruzkina: