Neska Federatuen VI. Topagunea asteartean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-09-25 12:07

Datorren asteartean, hilak 29, ospatuko da Kirol Etxean (Donostian) Neska Federatuen VI. Topagunea. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera hainbat gai jorratuko dira neska pilotarien bilgune den foro honetan. Hona hemen gai zerrenda:

- 2009-2010 denboraldiko lehiaketa egutegiaren berri ematea

- Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketaren aurkezpena

- Elkarteen arteko jubenilen Gipuzkoako txapelketaren aurkezpena

- 2009-2010 denboraldiko teknifikazio guneen aurkezpena

- Galde-erantzunak

Denboraldian zehar era honetako hiruzpalau batzar egitea aurreikusten da. Garrantzitsua da ahalik eta pilotari gehien bertaratzea, norbere iritziak plazaratzeko gunea hau baita. 


Utzi iruzkina: