Neska Federatuen V. Topagunea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-25 12:02

Astelehenean, ekainaren 22an, egin zen Donostiako Kirol Etxean Neska Federatuen V. Topagunea. Bertan, amaitzear den denboraldiaren errepasoa egin zen txapelketaz txapelketa, eta baita teknifikazioaren inguruko hausnarketatxo bat ere. Pilotarien iritzia ezagutzeko, hauek, balorazio txosten pare bat ere bete zituzten, datorren urtekoari begira ondorioak atera eta zein planteamendu erabil daitekeen pentsatzen hasteko.

 

 

Udaren ostean egingo da hurrengo bilera, ikasturtea eta denboraldia hasten diren garaian.

Uda ona pasa!


Utzi iruzkina: