Neska Federatuen Topagunea jaiotzear

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-12-27 11:46

Bihar, abenduak 28, jarriko da abian Neska Federatuen Topagunea. Batzorde berri honen helburu nagusia neska federatuek euren iritzia eman eta kezkak azaltzeko gune bat izatea da. Azken batean, pilotariei eurek dituzten iritzi, arazo, kezka eta abarren inguruan jarduteko aukera ahalbidetzea. Gipuzkoan federatuta dauden neska guztiei egin zaie deialdia.

Arratsaldeko 18:00etan Kirol Etxean egingo da bilera eta hona hemen jorratuko denaren inguruko gai-zerrenda:

  1. Topagunearen aurkezpena
  2. Eliteko DV Txapelketaren inguruko informazioa ematea
  3. Euskal Herri mailan (2. mailako pilotarientzat) antolatu nahi den irekiaren inguruko informazioa 
  4. Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketaren inguruko hausnarketa
  5. Urtarriletik ekainera bitarteko egutegiaren azalpena
  6. Norberak lekarkeena

 

 


Utzi iruzkina: