Neska Federatuen IX. Topagunea ostiralean, hilak 22

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-10-20 11:13

Etzi, hilak 22, ospatuko da Donostiako Kirol Etxean Neska Federatuen IX. Topagunea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

2010-2011 denboraldiko lehen bilkura izango da honako hau, eta aurrekoetan bezala, neska pilotarien kezka zein iritziak plazaratzeko lekurik egokiena da. Hona hemen gai zerrenda:

  • 2010-2011 denboraldiko lehiaketa egutegiaren jakinarazpena
  • Ezker hormako V. Emakumea Pilotari Txapelketaren aurkezpena. Lehiaketa-araudia, egutegiak, jokorako nikiak, etab. ere banatuko dira.
  • 2010-2011 denboraldiko teknifikazio guneen aurkezpena
  • Galde-erantzunak

Ostiralean elkar ikusiko dugulakoan, ondo ibili!


Utzi iruzkina: