Martxan da Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-03-05 23:14

Joan den asteburuan, ofizialki martxoaren 1ean, jarri zen abian Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa. Iazko bidetik segiz, aurten ere gora egin du partehartzeak. Nabari da, beraz, eskuaz gain gutxika-gutxika bada ere beste jokamolde batzuk ere badirela euskal pilotaren baitan.

Aseasu-Langile

Txapelketaren iraupena bi hilabete eta erdikoa izango da, tartean aste santuko oporraldia dela aintzat hartuz. Izan ere, martxoaren 1ean hasi eta finalak maiatzaren 24rako daude aurrikusita.

Txapelketa honen inguruko informazioa ere jaso ahal izango da blog honetan aurrera egin ahala.  


Utzi iruzkina: