Lezon emakumeentzako paleta ikastaroa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-04-28 18:09

Lezoko udalak, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin elkarlanean, Emakumea Pilotari proiektua abian jarriko du, aisialdiko kirolari dagokion atala hain zuzen ere.

16 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastarotxo bat jarriko da abian datorren astelehenetik, maiatzaren 4tik ekainera bitartean. Astean behingo maiztasunarekin ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Saioak zuzentzeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko teknikari bat izango dute. Ikasturtearen amaieran, gainera, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin (egun 8 herritan 16 talde daude guztira) bilduko dira, Emakumea Pilotari egunean. Iaz 60 elkartu ziren eta egun pasa ederra egin zuten Iruran.

Ikastaroa honako egun eta ordutegian egingo da:

·        Astelehenak: 9:30-11:00

·        Ostegunak: 11:00-12:30

Ikastaroko lehen bi saioetan probatzeko aukera izango dute eta ondoren jarraitzea erabakitzen dutenek 20€ko kuota bat ordaindu beharko dute.

Hortaz, badakizu, emakumezkoa izan eta pilota atsegin baduzu, paletan aritzeko aukera ezinhobea daukazu. Astean behin behintzat, paleta ardatz hartuta, lagun giro atseginean, ariketa fisikoa egin eta izerdi pixka bat botatzea merezi du. Ez galdu alperrik aukera eder hau!!!  


Utzi iruzkina: