Larunbatean ospatu zen Neska Pilotarien Festa Azkoitian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-17 12:58

Joan zen larunbatean, hilaren 13an ospatu zen Azkoitian, lehendabiziko aldiz, Neska Pilotarien Festa. Bertan, ikasturtean zehar GEPFeko Emakumea Pilotari proiektuaren baitan antolatutako Nesken Paleta Eskoletako neskak bildu ziren. Guztira 35-40 bat, Hernani, Zarautz, Azpeitia, Tolosa, Ibarra, Asteasu, Zizurkil, etab.-etatik bertaratuak.

 

6 gune ezberdinetan ariketak, jokoak, partidutxoak,... burutu zituzten, jokamolde ezberdinak probatuz: eskupilota, zesta-punta, paleta trinketean,... Horrez gain, federatu mailako pilotarien erakustaldi partida batez ere gozatu ahal izan zuten.

 

Arratsaldeko 16:00etan hasi eta 20:00ak aldera arte luzatu zen pilota jarduna. Bero errea egin zuen eta bat baino gehiago etxeratu zen azalean erredura zantzuren batekin. Hurrengorako baietz akordatu babesteko kremaz!! 

 

Amaieran, denek jaso zuten opari bana eta afalordurako herriratuko ziren gehienak.

 

*Oharra: argazki galerian dituzue argazki gehiago


Utzi iruzkina: