Larunbatean jarriko da abian Gipuzkoako emakumezkoen elkarteen arteko txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-12-10 17:40

Denboraldi honetan, 2007-2008, berriz ere emakumezkoen elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa jokatuko da iazko atsedenaren ostean. Iaz Emakumea Pilotari txapelketak hartu zion lekua, baina, aurten, Emakumea Pilotari txapelketa jokatu ostean elkarteen artekoa ere jokatzea erabaki da.

7 elkartek hartuko dute parte aurtengo edizioan. 4 taldeburu izango dira, 2005-2006an elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketako sailkapena kontuan hartuz: Kuku, Intxaurrondo, Real Sociedad eta Ikasberri. Beste hirurak, berriz, Hernani, Orioko eta Urnieta dira.

Neurketak Intxaurrondoko frontoian jokatuko dira, egoitza berean denak, hots, final-laurden, finalerdi eta finalak pilotaleku berean jokatuko dira. Gainera, kanporatze sistema erabiliko da, partidua galtzen duena etxera eta garailea hurrengo fasera igaroz.

Hona hemen asteburuko neurketen berri:

Abenduak 15. 16:00etan Intxaurrondon. 

Real Sociedad-Hernani

Kuku-Orioko

Ikasberri-Urnieta

* Intxaurrondo zuzenean sailkatu da finalerdietara zozketak hala erabakita.

Zorte on denoi eta larunbatera arte!! 

 

 


Utzi iruzkina: