Larunbatean, IV. Emakumea Pilotari Eguna Iruran

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-05-24 17:17

Larunbatean, hilak 29, ospatuko da Irurako udal pilotalekuan IV. Emakumea Pilotari Eguna. Aurtengoan ere ziento bat emakume inguru bilduko dira bertan ikasturte amaierako festa egiteko. Gipuzkoan zehar martxan izan ditugun 11 herrietako emakumeak daude gonbidatuta (150 inguru) eta 90 bat biltzea espero da.

 

Egitaraua bete-betea da. Besteak beste Emakumezkoen Gipuzkoako III. Txapelketa Herrikoia (ligaxka eta azken fasea), paleta saioa, sari banaketa, familia-argazkia, bazkaria, trikitilariak,... izango dira.

Goizeko 10ak inguruan hasi eta itzulerako autobusa irten arte ez da girorik eta entretenimendurik faltako aurten ere.


Utzi iruzkina: