Larunbatean amaituko da Oiartzungo paleta ikastarorako izenemate epea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-11-25 12:40

Datorren larunbatean, hilak 28, amaituko da Oiartzunen antolatu nahi dugun 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroan izena emateko epea. Horretarako hiru bide dituzue:

  • Elorsoro kiroldegia
  • Gazte informazio bulegoa
  • Telefono zenbakia: 665588988 (Patri)

Astero-astero, astelehenetan, 20:00etatik 21:30era saioak egingo dira Haurtzaro ikastolako pilotalekuan eta ikasturtearen amaieran Emakumea Pilotari Eguna, beste herrietako ikastaroetako emakumeekin batera egun pasa ederra eginez.

 


Utzi iruzkina: