Kalean da KANTXATIK aldizkariaren 2.alea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-02-01 12:55

Aste honetan kaleratu da KANTXATIK aldizkariaren 2. zenbakia. Erreportaje nagusia Emakumea Pilotari Proiektuaren ingurukoa da, bertan burutzen ari den lanaren berri luze eta zabal agertuz, benetan modu interesgarrian. Besteak beste, Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa elkarrizketatu dituzte. Zumaiako Kirol Elkartearen pilota eskolaren berri ere badakar eta baita Gipuzkoako Txapelketa-Kutxa Sariaren balorazioa ere.

Harpidetza bidez banatzen da ‘Kantxatik’, eta edonor izan daiteke harpidedun. Denboraldiko 10 euro ordainduta, 4 zenbaki jasoko ditu izena ematen duenak, zuzenean bere etxean. Nahi duen orok egin dezake harpidetza oraindik ere. Horretarako, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean dagoen harpidetza inprimakia bete ('Dokumentuak'-'Dokumentu ofizialak'-'Kantxatik aldizkaria' ataldean aurkituko duzue) eta Federaziora bidali behar da: Anoeta Pasealekua, 5. 20012-Donostia; edo leire.gepe@gmail.com eta kantxatik@gmail.com helbide elektronikoetara. Helbide horietara mezu bat idatziz edo 943 47 14 63 telefono zenbakira deituta ere egin dezakezue harpidetza.


Utzi iruzkina: