Jai giroan ospatu zen V. Emakumea Pilotari Eguna

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-06-02 14:59

Iragan larunbatean, maiatzak 28, ospatu zen Iruran V. Emakumea Pilotari eguna. Bertan aisialdiko paleta ikastaroetan dabiltzan emakumeek egun pasa ederra egin zuten paleta, pilota, musika eta dantza artean.

Emakumezkoen IV. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea ere bertan jokatu zen eta bigarren urtez jarraian donostiarrek etxeratu zituzten txapelak. Finalean oiartzuarrei gailendu zitzaizkien.



Lehiaz gain, ordea, paleta saioa ere izan zen eta gustura aritu ziren guzti-guztiak.



Hona hemen festan parte hartu zutenen familia argazkia ere.



Ikasturte amaiera ona izan eta uda hobea!


Utzi iruzkina: