Irura, Ataun eta Ibarra-Tolosako Nesken Paleta Eskolak. Izenematea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-09-23 11:26

Urriko lehen eta bigarren asteetarako dago aurreikusita Gipuzkoan zehar antolatuko diren Nesken Paleta Eskola gehienetarako ikasturtearen hasiera. Aurretik, ordea, ezinbestekoa da bertan parte hartu nahi duenak izena ematea. Hona hemen Irura, Ataun eta Ibarra-Tolosakoen berri:

  • Irurako NPE: irailaren 28tik urriaren 2ra
  • Ataungo NPE: irailaren 21etik 30era
  • Ibarra-Tolosako NPE: irailaren 28tik urriaren 8ra

Hona hemen izena emateko bideak:

  • E-postaz: emakumeapilotari@yahoo.com
  • Telefonoz:
    • Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa: 943471463
    • Mugikorrera: 628904156
  • Izenemate orria ikastetxean entregatuta

Urteko kuota 90€koa da, begirale eta material gastuak barne. 


Utzi iruzkina: