III. Emakumea Pilotari Txapelketa. 5.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-11-13 13:42

Iaz bezala, aurtengo denboraldian ere Ezker Hormako III. Emakumea Pilotari txapelketa Urretxura heldu da. Urriaren 11tik abian den txapelketa honetako ligaxka bertan amaituko da, hain zuzen ere. Beraz, ez da emoziorik faltako.

 

5 partida jokatuko dira arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Lehen biak 1. mailakoak eta azken hirurak 2. mailakoak. Norgehiagoka ia guztietan ohi baino urduritasun eta presio gehiago izango dute jokalariek, finalerdietarako eta finalerako txartelak izango baitira jokoan. Une honetan 1. mailan 5 bikotetik 4k dute aukeraren bat eta bigarrenean 6tik 4k.

 

Hona hemen partiden taula:

           

            2008/11/15
EDERRENA, Urretxu

ECHAVE-ARGAIN

 

 

FERNANDEZ-MONTES

PIEROLA-UNANUE

 

 

REDONDO-GURRUTXAGA

BAÑALES-N. ZABALA

 

 

JAUREGI-ELIZEGI

DOMINGUEZ-LUCAS

 

 

M. ZABALA-ARRONDO

TIJERO-URBIETA

 

 

ARRIOLA-GARAIALDE

 

Arratsaldeko lehen partidan arituko da Uxue Fernandez urretxuarra, Ainhoa Montes lagun duela, Echave-Argainen aurka. Echave arituko da min hartuta dagoen Randezen ordez. Partida parekatua espero dute, finalerako txartela baitago jokoan. Bigarren norgehiagokan, Pierola-Unanue eta Redondo-Gurrutxagaren artekoan, garaileak finalerdietarako bidea hartuko du. Baita hirugarrenean ere. Honenbestez, emozio handiko arratsaldea izatea espero da.

 

Beraz, neska federatuen gomazko paletako partidak ikusteko aukera paregabea daukazue larunbat honetan, azaroak 15, arratsaldeko 15:30etatik aurrera Urretxuko Ederrena pilotalekuan.


Utzi iruzkina: