Igandean hasiko da Emakumezkoen Trinketeko 1. El Diario Vasco Saria

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-05 17:52

Datorren igandean, ekainaren 8an, jarriko da martxan Emakumezkoen Trinketeko 1. El Diario Vasco Saria. Atzo burutu zen aurkezpena Irunen bertan.

Jarraian duzue txapelketa honen inguruko ahalik eta informaziorik zehatzena.

1.- TXAPELKETAREN AURKEZPENA

 

             Txapelketa hau antolatzearen arrazoi nagusienetakoa, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakor bat antolatzea da. Honetarako Antolaketa Batzordeak parte hartuko duten pilotariak aukeratu eta hilabete iraungo duen txapelketa bat antolatuko du, ekainaren 8an hasi eta uztailaren 6an amaituko dena.

 

Emakumezkoen Trinketeko 1. El Diario Vasco Sari honetan izango diren pilotariak egungo munduko txapeldunak eta azpitxapeldunak dira besteak beste eta hasiera batean bederen lehia gogorra aurreikusten da, espektakulu politarekin bat.  

 

 

3.- BIKOTEEN ERAKETA

 

            Bikoteen osaketari dagokionean, Antolaketa Batzordeak joko maila orekatzeko irizpidea hartu du kontuan. Beraz, bikoteak honela geratu dira:

 

 

AURRELARIAK

ATZELARIAK

1

Stephanie Leiza (Lapurdi)

Naty Evaristti (Gipuzkoa)

2

Susana Muneta (Nafarroa)

Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)

3

Amaia Etchelecu (Lapurdi)

Nagore Arozena (Gipuzkoa)

4

Itsaso Urkizu (Gipuzkoa)

Magalie Comet (Lapurdi)

5

Maider Mendizabal (Gipuzkoa)

Maika Elguezabal (Lapurdi)

6

Patricia Espinar (Bizkaia)

Severine Graciet (Landak)

 

 

 

4.- LEHIAKETA SISTEMA

 

Þ      3 bikoteko bi multzo egingo dira, honela geratu direlarik:

 

MULTZOA

BIKOTE PARTEHARTZAILEAK

A

Stephanie Leiza – Naty Evaristti

Amaia Etchelecu – Nagore Arozena

Itsaso Urkizu – Magalie Comet

B

Susana Muneta – Maite Ruiz de Larramendi

Patricia  Espinar – Severine Graciet

Maider Mendizabal - Maika Elguezabal

 

 

Þ      Multzo bakoitzean joaneko ligaxka jokatuko da eta lehenengo biak sailkatuko dira final-erdietarako.

 

Þ      Final-erdiak ondorengo moduan jokatuko dira:

 

A – 1 _____________  B – 2

B – 1 _____________  A – 2

 

Þ      Final-erdietako galtzaileek finalaren aurretik 3. eta 4. postua jokatuko dute.

 

Þ      Txapelketak guztira 5 jardunaldi izango ditu.

 

 


 

5.- EGOITZA eta ORDUTEGIA

 

               

           Partida guztiak egoitza berean jokatuko dira, Irungo Artia - Ramuntxo Berri trinketean.  

         

         Txapelketa guztia igandetan jokatzekoa zen arren, instalazio arazoen eta beste txapelketa ofizialen ondorioz bi jardunalditan egunez aldatu behar izan dira.

 

 

EGUNA

HERRIA-Trinketa

HASIERA ORDUA

 

 

2008-06-08

Igandea

Irungo ARTIA

11:00

 

2008-06-14

Larunbata

18:00

 

2008-06-22

Igandea

11:00

 

2008-06-25

Asteazkena

 ½ F

20:00

 

2008-07-06

Igandea F

11:00

 

 

6.- LEHIAKETA EGUTEGIA

JARDUNALDIAK

2008-06-08 (Artia, 11:00)

Amaia Etchelecu-Nagore Arozena

Itsaso Urkizu-Magalie Comet

Patricia Espinar-Severine Graciet

Maider Mendizabal-Maika Elguezabal

Atsedena:       Stephanie Leiza-Naty Evaristti

                                          Susana Muneta-Maite Ruiz de Larramendi

2008-06-14 (Artia, 18:00)

Stephanie Leiza-Naty Evaristti

Itsaso Urkizu-Magalie Comet

Susana Muneta-Maite Ruiz de Larramendi

Patricia Espinar-Severine Graciet

Atsedena:          Amaia Etchelecu-Nagore Arozena

                               Maider Mendizabal-Maika Elguezabal

2008-08-22 (Artia, 11:00)

Maider Mendizabal-Maika Elguezabal

Susana Muneta-Maite Ruiz de Larramendi

Stephanie Leiza-Naty Evaristti

Amaia Etchelecu-Nagore Arozena

Atsedena:         Patricia Espinar-Severine Graciet

                 Itsaso Urkizu-Magalie Comet

2008-06-25  Finalerdiak  (Artia, 20:00)

A1

B2

B1

A2

2008-07-06 Finalak (Artia, 11:00)

A1-B2 Galtzaileak

B1-A2 Galtzaileak

A1-B2 Irabazleak

B1-A2 Irabazleak

 


  

Denok zaudete partidak ikustera gonbidatuta.

Zorte on partehartzaile guztioi!!


Utzi iruzkina: