I. Emakumea Pilotari Irekia. 3. jardunaldiaren berri

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-02-19 15:30

Joan den larunbatean, otsailaren 16an, jokatu ziren Agiñako pilotalekuan txapelketa ireki honetako ligaxkako azken neurketak.

Hona hemen bertan jokatutako partiden emaitzak:

MARTINEZ-MARTINEZ 30 11 OTXOTORENA-GUTIERREZ
URBISTONDO-ZABALA 30 8 BAÑALES-ORUBE
PAGOLA-UGALDE 13 30 REDONDO-ERRASTI
LIZEAGA-PEREZ 30 18 ZABALEGI-URKIZU

Ligaxkari amaiera eman ostean, asrteburu honetan bertan, larunbatean, hain juxtu ere, jokatuko dira final-laurdenak.

Jarraian dituzue taula batean asteburu honetako neurketak ere:

REDONDO-ERRASTI     JAUREGI-LUJANBIO    
GOENAGA-LUCAS     LIZEAGA-PEREZ    
URBISTONDO-ZABALA     PAGOLA-UGALDE   
MARTINEZ-MARTINEZ     ZABALA-FERNANDEZ   

Beste jardunaldi guztietan bezalaxe, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira final-laurdenetako lau partida hauek ere. Final-laurdenetan euren norgehiagoketan nagusitzen diren bikoteek finalerdietarako txartelak lortuko dituzte.

Zorte on denoi eta larunbatera arte!!

Oharra: I. Emakumea Pilotari Irekiko partiduetan ateratako hainbat argazki aurki ditzakezue albo-zutabeko "Argazki galeria" atalean. Baita beste hainbat txapelketatakoak ere


Utzi iruzkina: