Hernaniko emakumezkoentzako paleta ikastaroa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-02 12:26

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Hernaniko udal kirol patronatuarekin lankidetzan paleta sustatzeko saioak antolatu zituen Hernanin abenduaren 10a eta 26a bitartean. Saio hauek amaitu ondoren, urtarriletik ekainera bitartean paleta ikastaroa martxan jartzeko asmoa dute orain.

Goizetako taldea astelehenetan 9:30etatik 11:00etara arituko da. Arratsaldez ere taldea atera nahiko litzateke. Bigarren talde hau astelehen edo ostegunetan 14:45etatik 16:15etara bilduko litzateke saioa burutzeko.

Ikastaroaren ezaugarririk nagusienak hauek dira:

  • Hasiera data: urtarrilak 7, astelehena 
  • Ikastaroaren iraupena: urtarriletik ekainera
  • Saioak: astean behin, ordu eta erdiz.
  • Materiala: irakasleak eramango du. Teniseko pilota eta paleta arinak.
  • Ikastaroaren kuota: 45€/ikastaro osoa
  • Udal kirol patronatuko txartela behar da instalazioan sartzeko

Ikastaroan izena eman nahi dutenek urtarrilaren 4ra arte dute epea, bai Hernaniko kiroldegian edo baita Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan ere (943471463). Horrez gain, 628904156 telefono zenbakian ere eman liteke izena.

 

 

Hortaz, badakizue, emakumezkoa izan eta pilota atsegin baduzu, paletan aritzeko aukera ezinhobea daukazue. Astean behin behintzat, paleta ardatz hartuta, lagun giro atseginean, ariketa fisikoa egin eta izerdi pixka bat botatzeak merezi du.

 

Ez galdu alperrik aukera eder hau!!!


Utzi iruzkina: