Hernani eta Ibarra-Tolosako paleta ikastaroetarako izenematea irekita gaurtik aurrera

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-10-13 08:28

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroak jarriko ditu martxan aurten ere Hernanin eta Ibarra-Tolosan. Duela bi urte egin ziren lehen ikastaroak, eta emakume kopuru polita bildu zen bi herrietan. 

 

2004tik Gipuzkoako hainbat herritan abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau, partaidetzako kirolaren barruan hain justu.

 

Azarotik ekainera, astean behingo maiztasunarekin  ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Saioak zuzentzeko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko teknikari bat izango dute. Ikasturtearen amaieran, gainera, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari egunean. Iaz 80 elkartu ziren eta egun pasa ederra egin zuten Iruran. Bertan jokatu ohi da Emakumezkoen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea. 

 

Hona hemen Hernaniko ikastaroaren ordutegia:

 

EGUNA

ORDUA

PILOTALEKUA

Astelehena

9:30-11:00

Kiroldegikoa

Asteartea

15:00-16:30

Kiroldegikoa

Osteguna

14:45-16:15

Kiroldegikoa

 

Hau, berriz, Ibarra-Tolosakoa:

 

EGUNA

ORDUA

PILOTALEKUA

Astelehena

18:45-20:15

Belabieta, kiroldegikoa

 

Ikastaroaren ezaugarririk nagusienak hauek dira:

  • Hasiera: azaroko lehen astean
  • Materiala: irakasleak eramango du.
  • Ikastaroaren kuota: 105€ (ikastaro osoa + asegurua)
  • Beharrezkoa da udal patronatuko kirol txartela ikastaroa egin ahal izateko Hernanin.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943471463) eman dezakete. Horrez gain, 628904156 telefono zenbakian ere eman liteke izena. Gaurtik (hilak 13) aurrera, kiroldegian egongo diren izenemate orriak bete eta bertan utzita ere eman ahal izango da izena. Gaur bertan informazio stand bat jarriko dute kiroldegian zalantzaren bat duenarentzat eta baita izena eman nahi dutenentzat ere.

 

Hortaz, badakizue, emakumezkoa izan eta pilota atseginez gero, paletan aritzeko aukera ezinhobea daukazue parez-pare. Astean behin behintzat, paleta ardatz hartuta, lagun giro atseginean, ariketa fisikoa egin eta izerdi pixka bat botatzeak merezi du. Ez galdu alperrik aukera eder hau!!!


Utzi iruzkina: