Hasi dira emakumeentzako paleta ikastaroak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-11-03 13:25

Gaurtik aurrera hasiko dira emakumeentzako antolatutako paleta ikastarorik gehienak. Partaidetzako kirolaren baitan kokatutako ikastaro hauetan paleta arina eta teniseko pilota erabiltzen ditugu.

 

Astean behin ordubete edo ordu eta erdiko saioak izaten dira, eta 60€ko kuota ordaindu behar da. Zenbait herritan ezinbesteko baldintza da bertako kiroldegiko bazkide txartela edukitzea.

Gipuzkoako herri ezberdinetan jarriko ditugu abian, eta gaur hasi dira Hernani eta Azpeitian. Hona hemen ikastaro guztien kokapen eta ordutegiaren berri:

Herria

Eguna

Ordua

Lekua

Zarautz

Asteartea

9:30-11:00

Aritzbatalde pilotalekua

Zarautz

Asteazkena

20:30-21:30

Aritzbatalde pilotalekua

Azpeitia

Astelehena

9:00-10:30

Izarraitz pilotalekua

Donostia

Astelehena

17:00-18:00

Atano III pilotalekua

Donostia

Asteazkena

10:00-11:30

Atano III pilotalekua

Donostia

Asteazkena

20:00-21:00

Balda pilotalekua

Tolosa

Asteartea

9:00-10:30

Beotibar pilotalekua

Ibarra

Asteartea

18:30-20:00

San Inazio auzoko frontoia

Hernani

Asteartea

15:00-16:30

Hernaniko udal pilotalekua

Hernani

Osteguna

9:30-11:00

Hernaniko udal pilotalekua

Hernani

Osteguna

14:45-16:15

Hernaniko udal pilotalekua

Hernani

Azkoitia

Astelehena

Asteazkena

9:30-11:00

15:15-16:30

Hernaniko udal pilotalekua

Gurea pilotalekua

Inork ikastaro hauen inguruko informazioa jaso nahiko balu, Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora dei dezake (943471463) edo bestela posta elektroniko bat bidali (emakumeapilotari@yahoo.es).


Utzi iruzkina: