Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa abian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-03-06 12:05

Bihar, martxoaren 7an, jarriko da martxan, hirugarren aldiz jarraian, Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa.

Alebin kategoriatik hasi eta kadeteetara arteko haurrak arituko dira, bai mutil eta baita nesketan ere.

Hona hemen parte hartzearen inguruko datuak:

  • Alebin neskak: 18 talde
  • Alebin mutilak: 14 talde
  • Infantil neskak: 14 talde
  • Infantil mutilak: 4 talde
  • Kadete neskak: 6 talde
  • Kadete mutilak: 2 talde

Guztira 150-200 haur inguru izango dira parte hartuko dutenak, eta, zenbaitentzat harrigarria izan baliteke ere, mutil baino neska gehiago arituko dira.

Partida gehienak larunbat arratsaldetan jokatuko dira, etxean-kanpoan sistema jarraituz.


Utzi iruzkina: