Getarian, motorrak berotzen Nesken V. Pala Txapelketarako

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-23 09:49
1

Getariako V. Nesken Pala Txapelketa antolatzeko bilera deialdia egin dute datorren astelehenerako, martxoaren 29rako. Arratsaldeko 19:00etan Eskualtxetako eraikinean izango da.

Aurten ez dute aurretiaz izen-ematerik zabaldu. Hori dela eta, parte hartu nahi dutenek bileran bertan eman beharko dute izena. Horretarako, beharrezkoa da, gutxienez, bikote bakoitzeko ordezkari bat bertaratzea, txapelketaren nondik norakoak ere bertan erabakiko baitira.

Txapelketa polita izaten da, teniseko pilotarekin jokatzen da, eta urtetik urtera gora egin du parte-hartzaile kopuruak. Azken edizioan, iaz, 17 bikote aritu ziren. Herenak edo (10 jokalari) ziren getariarrak.

Apirilaren 12an, aste santua amaitu ondoren, hasiko dira partidak.

Xehetasun gehiago dauzkagunean jarriko ditugu hemen ere zuen eskuragarri.  

Maitane

Maitane 2010-03-26 17:51 #1

<p>ba nik parejarik ez daukat, norbaitek nahi badu...</p>


Utzi iruzkina: