Gaur hasi dira Zarautzen 25 urtetik gorako emakumeentzako paleta saioak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-28 12:43

Aurrez Gipuzkoako beste zenbait herritan egin bezala, Zarautzera heldu da oraingoan Emakumea Pilotari proiektua. Egitasmoaren atal bat jarriko da abian bertan, hain zuzen ere, partaidetza kirolari dagokiona.

25 urtetik gorako emakumeei zuzendutako paleta ikastaroa da gaur bertan hasi dena. Honako ezaugarriak ditu ikastaro honek:

  • Non: Zarauzko Aritzbatalde eta Zinema frontoietan
  • Noiz: apirilaren 28tik maiatzaren 9ra
  • Materiala: irakasleak eramango du 
  • Ordutegia:
    • Goizez: 9:30etatik 11etara astelehenetik ostiralera
    • Eguerdiz: 14etatik 15:30etara astelehenetik ostiralera
    • Arratsaldez: asteartetan 18:00etatik 19:30etara eta asteazkenetan 17:30etatik 19:00etara

Proiektuak beste zenbait herritan izan duen arrakastari jarraiki, Zarautzen ere emakume asko dira izena eman dutenak. Guztira 30 emakumetik gora dira izena eman dutenak.

Inork bertaratzeko asmorik izango balu, ez ibili zalantzan. Frontoian ikusiko dugu elkar!!!

 


Utzi iruzkina: