Futbolean edo...

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-01-05 18:04

2009 honetako lehen larunbatean, urtarrilaren 3an, Hernaniko Zubipe futbol zelaian elkartu ziren Gipuzkoako 30 paletari inguru urtea izerdi pittin bat botaz hasteko asmotan. Izan ere, futbolean (baloiaren atzetik korrika, baloiaren inguruan, baloitik ihesi,...) jokatzeko hitzordua zuten egina.

Zalantza bat baino gehiago eduki ostean, Futbol-7an aritzea erabaki zuten, talde guztiek elkarren kontra jokatzeko sistema erabilita. 20 minutuko partidutxoak egin zituzten.

Amaitzeko, zelai osoan jokatu zuten 13 pertsona 13ren aurka, eta dutxatik pasa ostean lagun giroan bazkaldu zuten denek batera.

Ez da modu txarra elkartu eta giro ederrean parre eta parranda egiteko. Ez horixe!!


Utzi iruzkina: