Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa. Neska jubenilak. 4. jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-11-04 12:46

Datorren asteburuan jokatuko dira jubenil kategoriako nesken Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako lehen faseko ligaxkako azkenaurreko jardunaldiko partidak. Kuriosoa bada ere, neurketa guztiak Hernanin jokatuko dira, bertako lau taldeei etxean jokatzea baitagokie.

A multzoa

Etxekoa Kanpokoa Non-Noiz
Hernani 3 Ataun Larunbatean, 17:00etan 2.a, Hernanin
Hernani 1 Zubieta 2 Larunbatean, 17:00etan 2.a, Hernanin
ATSEDENA Ikasberri --

B multzoa

Etxekoa Kanpokoa Non-Noiz
Hernani 4 Zarautz Igandean, 10:30ean 1.a, Hernanin
Hernani 2 Zubieta 1 Igandean, 10:30ean 1.a, Hernanin
ATSEDENA Ramuntxo --

Lehen faseko ligaxka amaitzean, datorren asteburuan jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerdietarako txartela eskuratuko dute. Orduan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute berriz ere guztiek, sailkatu zein ez-sailkatuek.

Zorte on azken txanpan!


Utzi iruzkina: