Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko Txapelketa - Kutxa Saria. Abenduaren 26ko asteburuko partidak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-12-23 10:46

Iragan asteburuko partidak, alerta egoera zela-eta, bertan behera utzi ondoren, dagoeneko zehaztuta geratu da nola errekuperatuko diren.

Neska nagusien Gipuzkoako txapelketari dagokionez, 1. mailakoa igandean amaituko da, aurreikusi bezala. Horretarako, ordea, finalerdiak ere aste honetan zehar jokatuko dira. Hona hemen 1. mailako partidak:

Zer Etxekoa Kanpokoa Non-Noiz
Finalerdia Hernani 16 30 Intxaurrondo Hilak 23, asteazkena, 20:00. Hernani 
Finalerdia Su-Berri 30 12 Real Sociedad Hilak 26, larunbata, 16:00 1.a. Urnieta
5-6. postua Ikasberri 30 25 Orio Hilak 26, larunbata, 16:00 2.a. Urnieta
3-4. postua Hernani  28 30 Real Sociedad Hilak 27, igandea, 10:30 1.a. Urnieta
Finala Intxaurrondo 20 30 Su-Berri Hilak 27, igandea, 10:30 3.a. Urnieta

2. mailako txapelketan, astebete atzeratu da kontua. Beraz, asteburu honetan jokatuko dituzte ligaxkako azken norgehiagokak. Hona hemen:

Etxekoa Kanpokoa Non-Noiz
Hernani 1 30 20 Intxaurrondo Hilak 23, asteazkena, 19:00. Hernani 
Altzatarra 21 30 Urnieta Hilak 26, larunbata, 11:00. Altza-Donostia
Zarautz Hernani 3 Hilak 26, larunbata, 16:00 2.a. Orio
Su-Berri 30 5 Hernani 2 Hilak 26, larunbata, 16:30. Alkartasuna-Anoeta

Amaitzeko, neska jubenilen txapelketari dagokionean, finala datorren igandean, hilak 27, jokatuko da Urnietako pilotalekuan. Ligaxkako azkenaurreko partidak ere jokatuko dituzte ez-sailkatuek. Hona hemen asteburuko partiden berri:

Zer Etxekoa Kanpokoa Non-Noiz
C multzoa. Ligaxkako azken jardunaldia Hernani 3 18 30 Hernani 4 Hilak 26, larunbata, 11:30 1.a. Hernani 
C multzoa. Ligaxkako azken jardunaldia Hernani 1 21 30 Hernani 2 Hilak 26, larunbata, 11:30 2.a. Hernani 
D multzoa. Ligaxka Ramuntxo 30 14 Ikasberri Hilak 26, larunbata, 12:00. Artaleku-Irun
D multzoa. Ligaxka Zarautz Zubieta 2 Hilak 26, larunbata, 16:00 1.a. Orio
D multzoa. Ligaxka Zubieta 1 5 30 Ataun Hilak 26, larunbata, 16:00. Zubieta
Finala Hernani 1 30 24 Hernani 2 Hilak 27, igandea, 10:30 2.a. Urnieta

Partidak jokatu eta emaitzak esku artean izan ahala saiatuko gara txoko honetan jakinarazten.

ZORIONAK ETA EGUBERRI ON!!


Utzi iruzkina: