Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketan parte hartzeko izenematea zabalik

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-09-28 22:24

Denboraldia hasi eta badirudi bata bestearen atzetik datozela txapelketetako egutegi, ordutegi, partida eta izenemateak, iladan. Izan ere, dagoeneko irekita dago Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketan izena emateko epea.

Txapelketa hau, azken urteetako ildoari segiz, bi mailatan jokatuko da (1. eta 2. mailak), eta aurreikusitakoaren arabera urriaren 22tik abenduaren 24ra, nahiz eta izenemateak jaso ostean beharrezko egokitzapenak burutuko diren. 

Izena pilota elkarteen bitartez eman beharko da eta epea urriaren 4ra artekoa izango da.


Utzi iruzkina: