Ezker hormako Emakumea Pilotari Irekia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-14 13:56

Txapelketa honen inguruko zertzeladaren bat aurreko astean eman ostean, oraingo honetan informazio zehatzagoa aurki zenezakete. Hona hemen txapelketa honen ezaugarririk nagusienak:

  • Maila bakarrean antolatuko da, kadete kategoriatik gorakoei zuzenduta
  • Partidak Gipuzkoako herri batean-bitan jokatuko dira. Xehetasun hau izenematearen baitan dago
  • Partidak larunbat arratsaldetan izango dira
  • Izenematea: azken eguna urtarrilaren 18a da
  • Hasiera data: urtarrilak 26
  • Amaiera data: martxoak 8

Gogorarazi nahi dizuegu txapelketa hau irekia denez, edozein elkartetako pilotariek edozein elkartetakoekin (edo probintziakoekin) har dezaketela parte.

Txapelketa honekin batera Gomazko Paletako Emakumezkoen I. Eliteko DV txapelketa jokatuko dela jakinarazten da. Bertan 16 pilotari arituko dira eta hauek ezingo dute ireki honetan parte hartu (ordezkoek salbu).

 

 


Utzi iruzkina: