Euskal Kluben Liga. Nesken finalak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-01-20 12:31

Bihar amaituko da Azkoitian nesken gomazko paletako Euskal Kluben Liga. Kanporaketak aurreko asteburuetan jokatu ostean gipuzkoarrak izango dira finaletako protagonista guztiak. Hona hemen karteldegia:

Maila
1.taldea
2.taldea
Gazteak
Hernani 1
27
Hernani 2
30
Nagusiak
Su-Berri
30
Hernani
14

Jaialdia arratsaldeko 5etan hasiko da eta bi partida hauetaz gozatzeko parada izango dute Azkoitiko Gurea pilotalekura hurbiltzen direnek.

Datorren astetik aurrera EH Irekia eta hurrengotik aurrera Kutxa Saria jarriko dira abian. Hauen berri zehatzago dakigunean emango dizuegu.


Utzi iruzkina: