Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa. 3.jard.

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-02-09 22:10

Asteburu honetan, larunbatean, hilak 11, jokatuko dira 3.jardunaldiko norgehiagokak, ohi bezala, Euskal Herrian zeharreko hiru pilotalekutan. Lehen mailakoek Mallabia eta Orion izango dituzte hitzorduak, 16.30ean hasita. Bigarrenekoak, aldiz, Gasteizko Abetxukon arituko dira nor baino nor, 16.00etan hasiko den jaialdian.

Ligaxkako azken partidak dira, gainera, aurrera nortzuk egingo duten erabakigarriak. Momentuz, esan digutenaren arabera, ez dirudi iazko ediziotik aldaketa handiegirik izango denik.

Bide batez, iragan asteburuan elur eta eguraldi traketsa medio jokatu gabe geratu ziren hainbat partida astean zehar jokatzekotan dira pilotariak, elkarren artean adostu bezala.

Zorte on eta kontuz izoztu gabe!


Utzi iruzkina: