Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa. Finalak martxoaren 7an

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-02 11:23

Igandean, martxoak 7, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren bezperan, jokatuko dira Iruñeako Labrit pilotalekuan Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketako finalak.

Gazte mailan, 2. mailan eta 1. mailan parte hartu duten bikoteen artetik onenak zein diren jakiteko, beraz, ez da askorik falta. Hona hemen behin ligaxkak, final laurden eta finalerdiak jokatu ostean nortzuk jokatuko duten Nafarroako hiriburuko pilotaleku entzutesuan:

Kategoria 1. bikotea 2. bikotea Non-Noiz
Gazteak Pagola-Semper Mentxakatorre-Gonzalez Labrit, 10:30 (1)
2.maila Goikoetxea-Gutierrez Mariñelarena-Urtasun Labrit, 10:30 (2)
1.maila Aristorena-Contin Pradera-Saez de Arzamendi Labrit, 10:30 (3)

Zorte on eta onenek irabaz dezatela!


Utzi iruzkina: