Etzi, Trinketeko III. Emakumea Pilotari Txapelketako 2. mailako finala

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-17 13:13

Etzi, ekainaren 19an, jokatuko da Trinketeko III. Emakumea Pilotari txapelketako finala, 2. mailan, Donostiako Gaska trinketean. Jaialdia 21:00etan hasiko da eta neurketa bakarra izango du.

 

1. taldea 2. taldea
Lizeaga-Ugalde 29 30 Redondo-Arrondo

 

Bertan aritzeko txartela lortu zuten joan den astean Lizeaga-Ugalde eta Redondo-Arrondo bikoteek, finalerdi estu eta emozioz beterikoetan. Ligaxkan lehen postuan sailkatu ziren biak ala biak, bakoitza norbere multzoan; beraz, esan liteke faborito argirik gabeko finala izango dela ostiralekoa. Ikusminik eta tentsiorik ez da faltako. Hortik aurrerakoa pilotarien esku dago.


Utzi iruzkina: