Etzi amaituko da Ezker Hormako V. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Sariko izenematea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-09-15 10:56

Etzi, irailak 17, ostirala amaituko da Ezker hormako V. Emakumea Pilotari-Kutxa Sarian izena emateko epea.

Egutegian finkatuta dago dagoeneko, Gipuzkoako lizentzia duten pilotarientzat hitzordu garrantzitsua da eta pilotari gehienak animatzea espero da. Aurreko edizioetan bezala, honako ezaugarriak izango ditu:

  • Mailak: 1. eta 2. maila
  • Pilotarien mailaketa: bikoteak ahalik eta orekatuak izateko, rankin bidez, lehen aurrelaria azken atzelariarekin eta hurrenkera horretan parekatuko dira.
  • Egoitzak: partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira, pilotaleku ezberdinetan, Gipuzkoan ahalik eta lekurik gehienetara heltzeko asmoz.
  • Egutegia: urriaren 23tik abenduaren 18ra.

Informazioa eskuratzen joan ahala jakinaraziko dizuegu gure txokoan.


Utzi iruzkina: