Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Saria hastear

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-04 13:05

Ezker hormako frontoian egin bezala, trinketean ere emakumezkoen arteko goi-mailako partidak ikusteko aukera izango da.

Datorren igandean, ekainaren 8an, ekingo zaio, hain justu ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren ekimenez, eta El Diario Vasco egunkariaren babesarekin, lehen aldiz antolatuko den trinketeko txapelketa honi.

Euskal Herri mailan trinketean, gomazko paletan, goi-mailan dabiltzan 12 pilotarik (6 bikotek) hartuko dute parte bertan. Bikoteak hiruko bi multzotan banatu dira eta partiduak igande goizetan (11:00etatik aurrera) jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Jardunaldi bakoitzean bi neurketa jokatuko dira. 

Txapelketa honen aurkezpena gaur bertan, ekainaren 4an, egingo da Irungo Ramuntxo Berri trinketean arratsaldeko 20:30etan hasita.

Txapelketa honen inguruko jarraipen ahalik eta zehatz eta eguneratuena egiten saiatuko gara hemen bertan. Horren adierazle da albo zutabean sortutako lotura berri hau: "Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Saria".


Utzi iruzkina: