Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Saria. 2. jardunaldiko emaitzak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-17 12:34

Joan zen larunbatean, ekainaren 14an, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko 2. jardunaldiko partidak.

Alde handi xamarrak izan ziren bi partidetan irabazle eta galtzaileen artean, markagailuak ere hala erakusten digunez. Lehen jardunaldian galtzaile suertatu ziren bi bikoteek garaipena poltsikoratu zuten, sartuta zuten arantzatxoa ateratzea lortuz.

Larunbatean jokatu zuten pilotarietatik, bi bikotek jokatu dituzte jadanik ligaxkako euren norgehiagoka guztiak, eta beste biek, berriz, igande honetako neurketekin emango dute amaitutzat ligaxka.

Jarraian dituzue ikusgai joan den larunbateko emaitzak eta ligaxkako 3. eta azken jardunaldiko partidak ere.

2. jardunaldia, 2006-6-14

1.     taldea

Emaitza

2.     taldea

Stephanie Leiza - Naty Evaristti

18

30

Itsaso Urkizu - Magalie Comet

Susana Muneta - Haizea Zamora*

19

30

Patricia Espinar - Severine Graciet

Atsedena:          Amaia Etchelecu-Nagore Arozena

                               Maider Mendizabal-Maika Elguezabal

* Haizea Zamorak ordezkatu zuen Maite Ruiz de Larramendi

 

3. jardunaldia, 2006-6-22

 

1.     taldea

 

2.     taldea

Maider Mendizabal - Maika Elguezabal

 

Susana Muneta - Maite Ruiz de Larramendi

Stephanie Leiza - Naty Evaristti

 

Amaia Etchelecu - Nagore Arozena

Atsedena:         Patricia Espinar - Severine Graciet

                 Itsaso Urkizu - Magalie Comet

 

Txapelketa honetako finalerdiak ekainaren 25ean jokatuko dira Ramuntxo Berri trinketean bertan. Bertan izateko txartela eskuratuko dute multzo bakoitzeko 2 pilotarik.

 


Utzi iruzkina: