Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. 3.jardunaldiko kronika

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-02-20 11:35

Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatu ziren ligaxkako azken bi norgehiagokak, joan zen igandean, otsailaren 15ean. Hona hemen partiden emaitzak eta kronikatxo bana.

Multzoa

1. taldea

 

2. taldea

A multzoa

Espinar-Serre

 

22

30

Muneta-Bordagaray

B multzoa

     Urkizu-Montes

30

15

Fernandez-Ruiz de Larramendi

1. partida: Espinar-Serre, 22 - Muneta-Bordagaray, 30

Partida erabakigarria zen jaialdiko lehena bi bikoteentzat. Izan ere, A multzotik finalerdietara igarotzeko 2. txartela zegoen jokoan. Eta, ederki asko nabaritu zen pilotarien urduritasun eta tentsioan!

Bikote gorriak ohi baino huts gehiago egin zituen, eta markagailuari begira jokatu zuten partida erditik aurrera, urdinek 9-18ko zuloa ireki baitzuten. 3 tantora hurbildu ziren (15-18), baina berriz ere gora egin zuen markagailuko aldeak eta are urduriago jarri ziren. Kontuan hartu behar da nahikoa zutela 25 tanto egitearekin... Bikote urdinak, berriz, atzean oinarritu zuen bere jokoa, atzelaria nekarazi eta bere hutsak eragin asmoz. Azkenean, Muneta eta Bordagaray izango dira Zarauzko finalerdian.

2.partida: Urkizu-Montes, 30 - Fdez-Ruiz de Larramendi, 15

B multzoko ligaxkako azken partidan multzoburutza zegoen jokoan, aurreko bi jardunaldietako garaipen banari esker finalerdietan izateko txartela esku artean zutela kantxaratu baitziren bi bikoteak.

Partidaren hasiera-hasieran bi bikoteek hutsak tartekatu ondoren (6-6), bikote gorriak alde handia lortu zuen markagailuan (18-9) tantoari eutsi eta aurkarien akatsak baliatzearen poderioz. Bikote urdineko pilotariak etsipenari lehioa zabaldu (justu egin behar denaren aurkakoa) eta hortik aurrera burumakur aritu ziren, nahi eta ezinean, euren buruekin amorratuta. Amaieran, merezimendu osoz, eta alde nabarmenarekin, poltsikoratu zuten bigarren garaipena Urkizu eta Montesek.

Finalerdiak Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dira etzi, otsailaren 22an, goizeko 11:30ean hasita.


Utzi iruzkina: