Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria. 1.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-02-12 18:07

Otsailaren 8an jarri zen abian Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria. Zestoako pilotalekuan jokatu ziren lehen bi neurketak iluntzeko 9etatik aurrera. Jarraian dituzue ostiraleko zein igandeko emaitzak eta kronikatxo bat.

OTSAILAK 8 - 21:00

1. TALDEA 2. TALDEA
Evaristti-Unanue 15 30 Manzisidor-Argain
Leunda-Arozena 14 30 Muneta-Gordon

1. EVARISTTI-UNANUE / MANZISIDOR-ARGAIN: 15-30

Bi zati izan zituen neurketa honek. Lehen erdia gogorra izan zen, berdindua, markagailuan 10-11ko emaitzara arte. Hortik aurrera, ordea, aldea ireki zuten garaileek (10-18) eta hortik aurrera ez zen hainbesteko orekarik izan ez jokoan, eta ezta markagailuan ere. Naty Evaristtik arrisku handiagoa hartu zuen tantoak amaitzeko eta ez zuen zortea alde izan.

2. LEUNDA-AROZENA / MUNETA-GORDON: 14-30

Neurketaren hasieratik aldea nabaritu zen bi bikoteen artean, batez ere, Susana Muneta aurrelari naparra aurrean erraz nagusitu zelako. 2-1 hasi ziren arren  berehala ireki baitzuten zuloa markagailuan

OTSAILAK 10 - 11:30

1. TALDEA 2. TALDEA
Urkizu-Serre 24 30 Elguezabal-Mendizabal
Housset-Montes 30 21 Agirre-Ruiz de Larramendi

1. URKIZU-SERRE / ELGUEZABAL-MENDIZABAL: 24-30

Partida benetan gogor eta ikusgarria jokatu zuten bi bikoteek. Neurketa oso berdindua izan zen azken unera arte. Amaia Serre baxenafartarrak eta Maider Mendizabal anoetarrak lehia polita izan zuten atzeko koadroetan, benetan pilotakada bikainak emanez. 

2. HOUSSET-MONTES / AGIRRE-RUIZ de LARRAMENDI: 30-21

Partidu polit eta lehiatua jokatu zuten bi bikoteek lehen jardunaldiari amaiera emateko. Hasieran Housset eta Montesek 13-6 aurreratzea lortu arren, 14-13 gerturatu ziren Agirre eta Ruiz de Larramendi. Tanto horretan, ordea, Iera Agirre aurrelarri leitzarrak orkatila bihurritu eta dezenteko mina hartu zuen. Ordutik aurrera pixka bat errazago nagusitu zen bikote gorria, baina ordubete inguru iraun zuen partiduak, beraz, ezin esan garaipena erraz eskuratu zutenik.

Ligaxkako lehen jardunaldian ateratako argazkiak dituzue ikusgai albo-zutabeko "Argazki galeria" atalean sakatuz gero.

 


Utzi iruzkina: