Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. 1.jardunaldiko emaitzak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-01 09:19

Herenegun, maiatzaren 30an, jarri zen martxan Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. Bertan, une honetako Euskal Herriko, eta bide batez, mundu mailako, trinketeko paletaririk onenak arituko dira lehia bizian ekainaren 27ra bitartean.

Lehen jardunaldian partida gogor eta estuak jokatzea espero zen eta aurreikuspenak bete zituzten pilotariek. Hona hemen emaitzen taula:

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Maiatzak 30,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 

LIGAXKA

1. jard.

1

Patri ESPINAR

Maite R. de LARRAMENDI

30

25

Haizea ZAMORA

Nagore AROZENA

Atsedena: Itsaso URKIZU – Severino GRACIET

2

Susana MUNETA

Amaya SERRE

29

30

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

Atsedena: Cindy HERVÉ – Maika ELGUEZABAL

Garaipena eskuratu zuten Espinar-Ruiz de Larramendi eta Etchelecu-Comet bikoteek arnasa pittin bat hartu ahal izango dute datorren asterako. Galtzaile izan ziren Zamora-Arozena eta Muneta-Serre, aldiz, euren ligaxkako hurrengo partida irabaztera behartuta daude finalerdietan izateko aukerak mantendu nai badituzte.

Igandean, ekainaren 6an, jokatuko da bigarren jardunaldia. 


Utzi iruzkina: