Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. 1.jard.

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-01-27 11:47

Atzo aurkeztu zen eta etzi hasiko da aurtengo edizioa, Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Jaialdia 10:30ean hasiko da, Promozio Sariko norgehiagokarekin. Honen ostean jokatuko dira Sari Nagusiko bi partidak. Hona hemen partiden taula:


PROMOZIO SARIA
1
Garmendia-Semper 
30 
Isasmendi-Mendizabal
24

KUTXA SARI NAGUSIA
2
Mendizabal-Arrieta
30
Housset-Serre
23
3
Etchelecu-Contin
29
Muneta-Bordagaray
30
                
Atsedena izango dute asteburu honetan Andueza-Ugaldek (Promozio Sarian) eta Aristorena-Ruiz de Larramendi eta Irazustabarrena-Arozena bikoteek (Kutxa Sari Nagusian).        

Ongi hastea garrantzitsua da denentzat, ohartzerako amaituko baita ligaxka. Beraz, ikusiko dugu gazteenek urduritasuna nola kudeatzen duten eta ilusioa nola baliatu. Esperientzia handiagoa dutenek ere tentuz ibili beharko dute, akatsetarako ez da zirrikiturik egoten sarri eta.

Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta.

Zorte on!


Utzi iruzkina: