EGIN APUSTU!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-02 12:28

Apustu makinetan oraindik agertzen ez denez, eta jendea penatuta omen dabilela esan digutenez, geure txokoan eman nahi dizuegu Kutxa Sari Nagusiko finala eta 3-4.posturako partidak nor irabaziko dituen zuen iritzia agertzeko aukera. Hemen partidak:

3-4.postua: Elguezabal-Ruiz de Larramendi / Espinar-Bordagaray

Finala: Muneta-Serre / Etchelecu-Arozena

Partidetako garaileak nortzuk izango diren asmatu behar da, baina ez dago zertan emaitza bat eman beharrik.

Porra egin eta irabazten duenarentzat Emakumea Pilotariko kit bat (kirol-poltsa, nezeserra, kantinplora, boligrafoa, pegatina eta kamiseta) opari. Parte hartzaileen artean ere beste bat zozketatuko da.

Bi lagunek hautu bera eginez gero lehena apustu egin duenarentzat izango da saria.

"Erantzunak" atala aukeratu eta bertan agertzen den eremuan zuen ustearen berri emanda nahiko duzue. Ez ahaztu testuaren azpian agertzen den testu-kutxan goian agertzen den hizki multzoa jartzeaz eta ezta amaieran "erantzun" aukeratzeaz ere.

Animo eta zorte on!


Utzi iruzkina: