Datorren ostiralean Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako lehen mailako finala

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-05-26 17:44

Datorren ostiralean, maiatzaren 30ean, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako lehen mailako finala.

Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, jokatu zituzten ligaxkako azken partidak lehen mailan aritu diren bikoteek. Hona hemen bertan jokatutako partiden emaitzak:

1. taldea 2. taldea
Aburuza-Arozena 24 30 Fernandez-Evaristti
Mendizabal-Gurrutxaga 30 19 Urkizu-Unanue

Behin ligaxka amaitu ostean, honela geratu da sailkapena:

Pos.

Taldea

P

J

I

G

A

K

1

MENDIZABAL - GURRUTXAGA

8

4

4

0

120

95

2

URKIZU - UNANUE

6

4

2

2

106

99

3

FERNANDEZ - EVARISTTI

6

4

2

2

105

105

4

ABURUZA - AROZENA

6

4

2

2

109

104

5

RANDEZ - MONTES

4

4

0

4

83

120

Bigarren postuan berdinketa hirukoitza izan da, baina, tantoei erreparatu ondoren, Urkizu-Unanue bikoteak lortu du finalerako txartela. Honenbestez, honako bi bikote hauek jokatuko dute datorren ostiraleko finala:

MENDIZABAL-GURRUTXAGA / URKIZU-UNANUE

Ohi bezala, gaueko 22:00etan hasita jokatuko da finala Iruran.

Denok zaudete gonbidatuta!!

 


Utzi iruzkina: