Datorren astean hasiko da I. Emakumea Pilotari Irekia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-24 13:32

Hasiera batean aste honetan hastekoa bazen ere, datorren asteburuan, otsailak 2, hasiko da I. Emakumea Pilotari Irekia.

12 bikote dira guztira izena eman dutenak eta hiru bikoteko lau multzotan banatuko dira. Era honetan, ligaxkan bikote bakoitzak bi partidu izango ditu. Ligaxkan multzoko lehen bi postuetan sailkatutako bikoteek final laurdenak jokatuko dituzte eta ondoren jokatuko dira finalerdiak eta finala.

Agiñan (Usurbil eta Orio artean) jokatuko dira partidu guztiak, arratsaldeko 16:00etan hasita, jardunaldi bakoitzean 4 izango direlarik.


Utzi iruzkina: