Bihar Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako 1.mailako 2. jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-28 11:40

Aurreko ostiralean, apirilaren 25ean, jarri zen abian Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa. Bi mailatan jokatuko da eta bihar bertan, apirilaren 29an, jokatuko da lehen mailako txapelketako 2. jardunaldia.

Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak:

1. maila

1. taldea 2. taldea
Fernandez-Evaristti 24 30 Mendizabal-Gurrutxaga
Randez-Montes 18 30 Urkizu-Unanue

2. maila

1. taldea 2. taldea
Goenaga-Pierola 30 26 Arriola-Urbistondo
Gutierrez-Lucas 30 17 Jauregi-Ugalde
Redondo-Lujanbio 28 30 Perez-N.Zabala

Biharko jaialdia Donostiako Gaska trinketean jokatuko da, arratsaldeko 7etan hasita. Bertan honako bi partida hauek jokatuko dira:

1. taldea 2. taldea Ordua-lekua
Fernandez-Evaristti Randez-Montes 19:00etan, Gaskan, 1.partida
Etxegia*-Arozena Mendizabal-Gurrutxaga 19:00etan, Gaskan, 2.partida

* Mirari Etxegia arituko da Maitane Aburuzaren ordez

 

 


Utzi iruzkina: