Bihar, Neska Pilotarien eguna Azkoitian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-12 10:47

Bihar, larunbata, hilak 13, ospatuko da Azkoitian Neska Pilotarien Eguna. Bertan, Emakumea Pilotari proiektuaren baitako nesken pilota eskoletako hainbat eta hainbat neska bilduko dira. Besteak beste, Hernani, Asteasu, Zizurkil, Azpeitia, Zarautz eta Tolosakoak. 40 inguru batzea espero da, elkar hobeto ezagutu eta arratsalde pasa atsegin honi esker ikasturtea behar bezala borobiltzeko. Festa hau egingo den lehen aldia izaki, grina handia dute bai antolatzaileek eta baita bertaratuko direnek ere.

 

Festa Azkoitiko Oteiza eta Gurea pilotalekuetan burutuko dute. Bertan, taldeka banatuta, neskek hainbat ariketa eta partidutxo jokatuko dituzte, 6 gune ezberdinetan. Ondoren, Gipuzkoan diharduten neska federatuen erakustaldi partida batekin gozatzeko aukera izango dutea, eta amaitzeko, berriz, opari bana jasoko dute.

 

Hona hemen egitaraua:

 

16:00-16:15: taldeen banaketa eta saioaren nondik norakoak azaldu.

16:15-18:45: saioa.

18:45-19:30: neska federatuen erakustaldi partida.

19:30: opari banaketa

Ez da modu aldrebesa ikasturtea agurtzeko, ala?


Utzi iruzkina: