Azpeitian ere 25 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-09 13:33

Aurrez Tolosa, Donostia, Ibarra, Arrasate eta azkena Hernanin egin dugun bezala, Azpeitian ere paleta ikastaroa jarriko da martxan.

 

 

Paleta ikastaroko saioak astelehenetan burutuko dira. Ordutegia, berriz, honakoa: 9-10:30 eta 10:30-12:00, aukeran. Hasiera eguna urtarrilaren 14a izango da eta ekainaren 30era arteko iraupena izango du. Izena emateko azken eguna, berriz, urtarrilaren 11 izango da, eta igerilekuan egin daiteke. 

 

Ikastaroa egiteko 45 €-ko kuota ordaindu beharko da eta materiala irakasleak berak eramango du. Teniseko pilotak eta 450 gramo inguruko paletak (ohikoak baino arinagoak) erabiltzen dira horrelakoetan.

 

 

Beraz, ikastaro honekin Azpeitiako emakumeek hirugarren aldiz izango dute paletan arituz lagunartean giro goxoan ibili eta izerdi apur bat isuritzeko aukera.

 

Ez hutsik egin!!!



Utzi iruzkina: