Azken hilabetean sartu dira emakumeen ikastaroak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-05-20 18:28

Azaroan jarri ziren abian Emakumea Pilotari proiektuaren baitan 25 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroak.

Donostia, Hernani, Ibarra, Tolosa eta Arrasaten arrakasta handia izan dute ikastaro hauek. Horren adierazgarririk nabarmenena guztira ikastaroetan parte hartzen ari diren emakumeen kopurua da: 80 inguru. 5 herri horiez gain, Zarautzen ere bi astetako ikastaroa eman da, guztira 30 emakume inguru animatuz. Oso gustura ageri da jendea esperientziarekin. 

Ekaineko 3. astean amaituko dira saiorik gehienak. Aurrez, ekainaren 14an azken festa bat antolatuko da. Honen berri zehatz-mehatz aurrerago emango zaizue.

 


Utzi iruzkina: