Aurrera darrai 2. mailakoak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-04 12:42

Lehen mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketak eman ditu eman beharrekoak. 2. mailakoak, ordea, aurrera darrai. Izan ere, finala ekainaren 27an jokatzea aurreikusten da.

Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, jokatu ziren 5. jardunaldiko partidak Donostiako Gaska trinketean. Oraindik beste 2 jardunaldi gehiago izango ditu ligaxka honek. Guztira 7 jardunaldi izango ditu ligaxkak, eta bikote bakoitzak 6 norgehiagoka jokatuko ditu. Jardunaldi banatan atsedena izango dute.

Hona hemen 5. jardunaldiko partiden emaitzak:

1. taldea 2. taldea
Tijero*-Bañales 30 24 Gutierrez-Lucas
Perez-N.Zabala 20 30 Goenaga-Pierola
Jauregi-Ugalde 23 30 Redondo-Lujanbio
* M. Zabalaren ordez jokatu zuen 

Oraindik ere ia bikote gehienek dute finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera. Lehia estua eta gogorra espero da amaierara arte, beraz. Horren erakusgarri da jarraian ageri den behin-behineko sailkapena.

Pos.

Taldea

Puntuak

Jokatu

Irabazi

Galdu

Alde

Kontra

EA

1

M. ZABALA - BAÑALES

8

4

4

0

120

88

0

2

GUTIERREZ - LUCAS

7

4

3

1

114

95

0

3

GOENAGA - PIEROLA

7

4

3

1

118

96

0

4

JAUREGI - UGALDE

6

5

1

4

118

144

0

5

ARRIOLA - URBISTONDO

6

4

2

2

108

114

0

6

PEREZ - N. ZABALA

6

5

1

4

123

148

0

7

REDONDO - LUJANBIO

5

4

1

3

97

113

0

6. jardunaldiko neurketak etzi, ekainaren 6an, jokatuko dira Gaska trinketean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Ohi bezala, 3 partida izango dituzte ikusgai bertaratzen direnek.

 


Utzi iruzkina: