Aurrera darrai 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-05-26 17:55

Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako 4. jardunaldiko neurketak jokatu ziren Gaska trinketean.

Ligaxka luzea jokatuko dute 2. mailan ari diren pilotariek, guztira 7 jardunaldi izango baitituzte. 7 bikote ari dira parte hartzen eta guztiek izango dute atseden hartzeko jardunaldi bat.

Hona hemen azken jardunaldian jokatutako partiden emaitzak:

1. taldea 2. taldea
Goenaga-Pierola 28 30 Gutierrez-Lucas
Arriola-Urbistondo 22 30 M.Zabala-Bañales
Perez-N.Zabala 24 30 Jauregi-Ugalde

Datorren ostiralean jokatuko da 5. jardunaldia. Ohi bezala, arratsaldeko 20:00etan hasita 3 neurketa jokatuko dira.

 


Utzi iruzkina: