Amaitu dira ezker hormako Gipuzkoako Txapelketak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-02 12:10

Joan zen larunbatean, abenduak 29, jokatu ziren Intxaurrondoko frontoian neska jubenilen Gipuzkoako txapelketako finala eta emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako 3 eta 4. postuak eta finala.

Hona hemen bertan jokatutako neurketen emaitzen taula:

1. TALDEA Emaitza 2. TALDEA Kategoria
HERNANI 1 11-30 KUKU 1 Jubenilak
INTXAURRONDO 30-20 IKASBERRI Nagusiak
KUKU 30-16 REAL SOCIEDAD Nagusiak

Neska jubenilen neurketak orekatua zirudien hasi aurretik eta hala izan zen lehen 10 tantoetan, berdinketa ugari izan baitziren. 10. tantotik aurrera, ordea, Kukukoek zulo nabarmena ireki zuten, aurkarien hutsei esker besteak beste, eta uste baino errazago lortu zuten garaipena.

3 eta 4. posturako lehian ere neurketa gogorra espero zen. Partidak bi zati izan zituela esan liteke. Lehenengoan Intxaurrondokoek zulo oso handia ireki zuten markagailuan (15-4, 16-6), baina hor etorri zen azpeitiarren erreakziotxoa, 18-21 egotera hurbildu baitziren. Partida gogortu zuten, baina Intxaurrondokoek eskuratu zuten garaipena gutxi gorabehera ordubete inguruko neurketa baten ostean.

Finala ere oso parekatuta hasi zen. 10-10 egon ziren hasieran, baina Kukukoak partidan sartu eta Realekoen hutsen poderioz, ez zuen kolore gorria baino izan neurketak hortik aurrera.

Partidak amaitu ostean sari-banaketa ekitaldia burutu zen, pilotariek merezitako txaloak jasoz ikusleengandik.

Zorionak denoi!!!

 


Utzi iruzkina: