Amaitu da Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-05-26 14:00

Joan den larunbatean, maiatzaren 24an, amaitu zen Gipuzkoako Eskolarteko paleta txapelketa. Finalak Azpeitiako Betharram frontoian jokatu ziren goiz eta arratsalde.

Frontoira ohi baino guraso, lagun, anai-arreba,... gehiago hurbildu ziren, eurenak animatzeko gogo biziz. Ez baitziren alferrik finalak jokoan zeudenak. Hori dela eta, girotxoa zegoen pilotalekuan.

Goizean kadete neska eta mutilak jokatu ziren 11:00etan hasita. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, berriz, alebin eta infantil kategorietako neska zein mutilen txanda izan zen. 

Jarraian dituzue partidetako emaitzak eta txapeldunen berri.

FINALAK

AZPEITIA

Maiatzak 24

11:00 eta 16:00

ALEBIN NESKAK

LANGILE A

Hernani

14

PELLO ERROTA

Asteasu

20

ALEBIN MUTILAK

SAN JUAN 6

Alegia

12

AIARRAK 1

Aia

20

INFANTIL NESKAK

LOINAZPE A

Beasain

23

URUMEA B

Hernani

25

INFANTIL MUTILAK

IKASBERRI B

Azpeitia

25

LOINAZPE

Ataun

12

KADETE NESKAK

DONOSTIA

Donostia

16

LANDABERRI

Zubieta

25

KADETE MUTILAK

OIANGUREN A

Ordizia

18

OIANGUREN B

Ordizia

25

Argazki galerian daude argazki gehiago ikusi nahi dituenarentzat.

Zorionak parte hartzaile guztioi eta datorren urtera arte!!


Utzi iruzkina: